Uriarte sondikoztarrak aurrera egin du

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 23a, 09:58

Lehengo barikuan, Lezamako Eskualde txapelketaren final-laurdenetako beste jardunaldi bat egin zen. Gazte Mailan, Adrian Uriarte sondikoztarrak aurrera egin zuen. Uriartek, Lazkoz nafarrarekin batera, 22 eta 4 irabazi zien Bilbao sopelarrari eta Barandika laukiztarrari. Partida ez zuen orekarik eta irabazleek erraz lortu zuten sailkapena. 

Bestetik, Lehenengo Mailan, partida askoz ikusgarriagoa jokatu zuten Olaetxea-Apezetxea nafarrek eta Azketa-Matxinandiaran zegamarrek. Kostatu zitzaien, baina nafarrek 22 eta 16 irabazi zuten: Apezetxea sendo ibili zen eta Olaetxeak laguntza ikaragarria eman zion.