Janaria batuko da Lezaman Siriako eta Turkiako lurrikararen biktimentzat

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 9a, 13:33

Zaporeak elkarteak janaria batuko du Lezamako udaletxeko aterpean, zapatu goizean, 10:00etatik 13:00era bitartean. Janaria Turkiara eta Siriara eramango da, bertan otsailaren 6an lurrikara ikaragarria egon zelako. Guztira 12.000 lagun hil dira horren ondorioz. Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Lezaman, lekaleak eta arraina kontserban, arroza, pasta eta esnea eskatu dituzte.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).