Gazte Mailan ere ikusi zen partida polita. Apezetxea eta Peñalver nafarrak 22 eta 13 nagusitu ziren Sasiain zestoarraren eta Bullon zornotzarraren kontra. Irabazleek komeni zitzaien erritmoan jokatu zuten: Peñalver, oso seguru ibili zen; eta Apezetxea, fin errematean.
Aste honetan, beste finalerdiak jokatuko dira eta horietan txorierritar bi ditugu: Lehenengo Mailan, Labaka (Tolosa) eta Bilbao (Lezama), Egiguren eta Elosegi azpeitiarren kontra arituko dira; eta Gazte Mailan, Uriarte sondikoztarra eta Lazkoz (Hoberena), Iglesiasen (Zaratamo) eta Garañanoren (Untzama) kontra. Finala irabazleek jokatuko dute otsailaren 24an, 19:00etatik aurrera: Lehenengo Mailan, Zubizarreta-Cuairanen kontra eta Gazte Mailan, Apezetxea-Peñalverren aurka.