Txorierritarrek porrot egin zuten Lezamako Eskualde Txapelketaren finalean

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 27a, 10:45

Barikuan Lezamako Eskualde Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren eta tamalez, ez dugu txapeldun txorierritarrik izan. Irabazleak hauek izan ziren: Lehenengo Mailan, Apezetxea eta Peñalver nafarrak; eta Gazte Mailan, Zubizarreta lazkaotarra eta Cuairan cortestarra.  

Lehenengo Mailan, Apezetxeak eta Peñalverrek uste baino errazago irabazi zieten 22 eta 10 Labaka tolosarrari eta Edorta Bilbao zamudioztarrari. Txapeldunak indartsu atera ziren eta 10 eta 1ekoa jarri zuten markagailuan. Bitxia bada ere, beteranoek, Bilbaok eta Labakak, urduri hasi zuten partida eta ezin izan zioten markagailuari buelta eman. 

Bestalde, Gazte Mailako finalak ere ez zuen oreka handirik. Apezetxeak eta Peñalverrek 22 eta 7 irabazi zieten Lazkozi eta Adrian Uriarte sondikoztarrari. Apezetxea jokalaririk onena izan zen, erremate ederrak egin baitzituen. Lazkoz, aldiz, ez zen fin ibili. Garaipena merezita lortu zuten irabazleek.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).