Aretxaldeko futbol 5eko pista eraberritu da kirol inklusiboa sustatzeko

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 8a, 12:01

Ibane Cerezo ilustratzaileak eraberritu du Lezamako Aretxalde auzoko futbol 5eko pista. Bertan konposizio geometrikoa eta dinamikoa egin du kolore bizi-biziak erabilita, zeinek, marrazkiaren protagonismoa galdu gabe, pistako lerroak bereiztea ahalbidetzen baitute. Eraberritzearen helburua da kirolean aniztasuna eta inklusioa sustatzea, baita bizitza aktiboa ere.

Eraberritzea “Fanáticos de lo Real by Burger King” proiektuaren baitan egin da, iazko ekainean Athletic Clubaren Lezamako instalazioetan jokatutako Liga Genuine Santanderreko finalen harira. Hori adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako lehiaketa da eta LaLigak antolatzen du. Inaugurazioan hauek batu ziren atzo: Jon Ander Aurrekoetxea, Lezamako alkatea; Andrea Mejorada, Restaurant Brands Iberiako Komunikazio Korporatiboko Saileko zuzendaria; Álvaro Astorqui, Burger King Espainiako Babesletza Saileko ordezkaria; Aritz Aduriz, futbolari ohia eta LaLigako enbaxadorea; eta LaLigako ordezkariak eta LaLiga Genuine Santanderreko Athletic Club Fundazioko kideak.

“Ekimen honek bat egiten du Lezamako Udalak inklusioarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoarekin, kasu honetan kirol alorrean”, adierazi dute udaletik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).