Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, Guda Dantza taldeak musika-saioa egingo du martxoaren 31n, 20:30ean, Oxangoiti Lezamako tabernan. Aukera paregabea da musika dantzagarriaz gozatzeko. Izan ere, duela 10 urte sortutako talde bizkaitarrak batez ere dantzatzeko musika egitea du helburu. Kalean lau lan dituztela, esan dute erosotasun-gunetik ateratzea gustatzen zaiela, “trapezistaren adrenalina zainetan barrena sentitu, eta leku ezezagunetara iristea”.