Finalak domekan jokatu ziren Zeberioko pilotalekuan. Emakumezkoen B kategorian, Aiala Uriarte Gordon eta Uxue Perez Pueyo Lezamako Pilota Klubeko pilotariek 22 eta 9 irabazi zieten Txumulueta Dimako pilotariei. Bestalde, klubeko Markel Cabellok Nagusien C mailako finala jokatu zuen Barakaldoko frontoian, Usansoloko Xabier Astobieta bikotekidea zuela; 22 eta 12 irabazi zuten.