Musa oso joko euskalduna da. Eta Lezaman maisu bi ditugu: Igor Serrano eta Igor Amarika. Lagunak dira eta betidanik jokatu dute elkarrekin. Gaur egun gaztetan baino gutxiago aritzen dira musean, baina azken hamar urteotan ez dute Euskal Herriko Txapelketara joateko aukera inoiz galdu. Aurten, gainera, finala jokatu dute. Haiek dira gure errege-bikotea. Eta laster elkarrizketa izango dugu irakurgai.