Tourra, Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 8a, 15:21

Frantziako Tourra Bizkaira etorriko da uztailean. Txirrindularitza-lasterketak Txorierri ere zeharkatuko du uztailaren 1ean eta, horren haritik, Lezamako Udalak karta bidali die herritarrei. Udalaren esanetan, egun “historikoa” izango da. “Nazioarteko kirol ekitaldi handienetako bat gure kale eta errepideetatik igarotzen ikusi ahal izango dugu. Munduko txirrindulari onenetakoak biltzen dituen tropela gozatuko dugu. Ordu luzez luzatuko den festa handia izango da udalerri osoarentzat”.

Lehenengo etapa Bilbon hasi eta amaituko da. Bidean, Tourrak Sopela, Bermeo eta Gernika bisitatuko ditu. Helmugara heldu baino lehen, Txorierritik ere pasatuko da: Larrabetzutik Lezamara helduko da Avril menditik, eta handik, Txorierriko etorbidetik, Zamudiora, Deriora, Loiura eta Sondikara.

Gutuna sarearen biez ere zabaldu du Udalak. Datozen asteetan ekitaldi “ezohiko” honek izango duen eragina adieraziko du zehatz-mehatz: trafikoari itxitako kaleak, ordutegiak... “Data hori erreserbatzera animatzen zaitugu, gure kale eta errepideetan Tourraren ikuskizunaz gozatzeko. Berezia izango da, udalerriko memoria kolektiboan iraungo duena, eta bertako protagonista bihurtu ahal izango zara. Egun hori Lezaman bizitzera gonbidatzen zaitugu”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).