Lezamako Udalak jakinarazi duenez, Uriarte Safynvest SL-ren lursailei dagozkien arau subsidiarioen aldaketa puntuala egin nahi du, eta, aldaketa diseinatu eta onesteko, herritarren iritziak eta lehentasunak hartuko dituzte kontuan. Horretarako, informazio-hitzaldi bana egingo dute ekainaren 6an eta 13an, 18:00etan, Kultura Aretoan. Hitzaldietan 16 urtetik gorako lezamarrek hartu ahalko dute parte aurrez aurre edo online udal-webgunearen bidez: lezama.eus.