Eguzkitzan landatutako eukaliptoak kendu dira

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 6a, 09:14

Lezama Bizirik elkarteak Eguzkitza inguruan eukaliptoak legez kanpo landatu zituztela ohartarazi zuen duela aste batzuk. Hori salatzeko, Bizkaiko Foru Aldundira eta Lezamako Udalera jo zuen elkarteak. Jakinarazi dutenez, Aldundiak eukaliptoak kentzeko agindua eman, eta eukaliptoak kendu dituzte. “Egindakoak berresten du zabortegi-enpresak Eguzkitza ahalik eta gehien degradatu nahi duela, agian, egoerak ahalbidetzen duenean zabortegia errazago garatzeko. Erne jarraituko dugu, eta erne jarraitzeko gonbitea egiten diegu lezamar guztiei”, esan dute.