Moreak Lezamako talde feministak jakinarazi duenez, herriko jaietarako brigada feminista sortu nahi dute Berdintasun Kontseiluaren laguntzaz. “Helburua da emakumeen arteko harremanak eta elkartasuna sustatzea eta erasorik gertatuz gero elkarri laguntzea”. Horretarako, ikastaro txiki bat egingo da ekainaren 28an, 17:00etatik 20:00etara, Uribarri Topalekuan. Izena emateko, whatsappa bidali daiteke 688 654 649 telefono-zenbakira, edo berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi. Ikastaroan 16 urtetik gorako emakumeek parte hartu dezakete, eta bertan jarraibideak emango zaizkie erasoei aurre nola egin jakiteko.