Brigada feministari lotutako ikastaroa dataz eta tokiz aldatu dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 27a, 10:04

Herriko jaietarako brigada feminista sortu nahi dute Lezaman, emakumeen arteko harremanak eta elkartasuna sustatzeko eta erasorik gertatuz gero elkarri laguntzeko. Horren harira, ikastaroa egingo da. Ikastaroa ekainaren 28an, egitekoa zen, baina jakinarazi denez, hura dataz eta tokiz aldatu dute. Horrela, uztailaren 6an, 17:00etan, egingo da Kultur Aretoan. Ikastaroan 16 urtetik gorako emakumeek hartu dezakete parte. Horretarako, mezua bidali behar dute berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora, edo 688 654 649 telefono-zenbakira whatsapp-a bidali. Moreak talde feministak, Lezamako Udalak eta Berdintasun Kontseiluak sustatutako ekimena da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).