Lezaman dena prest dute andramariak gozatzeko

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 7a, 12:02

Aurreko egunetan ekintzak egon diren eta gaur arratsaldean futbol-txapelketaren finalak eta mortzila-jana izango badira ere, bihar, irailak 8, pregoia irakurriko du Moreak Lezamako talde feministak, eta txupinazoa bota. Asteburuan ekintza-sorta zabala izango dute herrian, adin guztietako lezamarrek ederto pasatu dezaten.

Irailak 8, barikua. Andra Mari Eguna

10:30-14:00 Umeen futbol-txapelketa, Bizia kirol-taldeak antolatua.

11:00 Deiadarra eta umeen kalejira, Lezamako Dultzaineroak taldeak girotua eta Umeentzat Lanean gurasoen elkartearen laguntzarekin.

12:00 Ume eta gazteentzako tailerrak, Umeentzat Lanean gurasoen elkarteak antolatua.

12:30 Meza.

18:30 Kuadrillen jaitsiera. Gaia: Hamarkadak.

19:30 Txupinazoa eta pregoia, Moreak talde feministaren eskutik. Ostean, Burrunbadie batukada-taldea.

20:15 Elektrokela elektrotxaranga.

22:30 Futbol-txapelketaren sariak banatzea.

23:00 Perro Loco.

00:30 Ben Yart.

02:00 Erromeria: Oinutsik.

04:00-06:30 Txosnako musika.

 

Irailak 9, zapatua

11:00 Deiadarra.

11:00 Lezamako I. Pumptrack Erronka, Zorribike txirrindularitza-elkarteak antolatua.

11:30-14:30 Puzgarriak, umeentzako ludoteka, eta ur-irristagailua.

12:30 Meza.

13:00 Kopaua eta bingoa, Adintsuen Elkartean.

15:00 Herri-bazkaria, karpan.

Ostean, bingo musikatua, Zorrizketan euskara-elkarteak antolatua.

17:30 Kuadrillen erronka.

18:00 Pilota-partidak, frontoian.

18:30 Euskal dantzen erakustaldia, Kurutze dantza-taldeak antolatua.

19:30 Abesbatzen emanaldia, elizan: Ekidazu eta Bilbotxeros.

20:00 Txosnak zabaltzea.

21:30 Kalejira: Arabiar Gauak.

23:00 Los Zopilotes Txirriaos.

02:30 HOFE X 4:40.

03:45 Rico Rosa Dj.

05:45-06:30 Txosnako musika.

 

Irailak 10, domeka. Bola Lekuko jaiak

11:30 Deiadarra.

12:00 Paella txapelketan izena ematea.

16:30 Mus-txapelketa (20 €, bikoteko).

17:00 Umeentzako jolasak.

18:00 Txokolatada, Bolaleku tabernaren eskutik.

19:30-22:00 Disko-festa.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).