Kurtzeko jaiak hasiko dira bihar Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 12a, 13:18

Lezamarrek oraindik andramarien “ajearekin” dabiltzala, bihar, irailak 13, Kurtzeko jaiak hasiko dira. Ohikoa denez, jai-batzordeak egitarau zabala antolatu du auzotar guztientzat; hala ere, zapatuan egingo dira ekintza gehienak. Jaiek irailaren 16ra arte iraungo dute.

Irailak 13, eguaztena

20:00 Txupinazoa eta mortzila-jana tabernetan, trikitiak girotua.

 

Irailak 14, eguena

12:30 Meza eta kopaua.

 

Irailak 15, barikua

12:30 Meza.

19:30 Txosna zabaltzea.

19:30 Erromeria: Zuzterrak.

23:00 Dj Vithy.

 

Irailak 16, zapatua

09:30 Mahaiak eta aulkiak banatzea. Txartelak tabernetan salgai.

11:00-12:00 Sukalki eta tortilla txapelketetan izena ematea.

11:00-13:30 Umeentzako jolasak, puzgarriak, tailerrak…

11:00 III Kurtzeko MTB Gaztetxo Martxa, Zorribikek antolatua. Inskripzioa: 3 euro aurretik, 5 euro egunean bertan.

13:00 Munduko janariak dastatzea.

13:30 Tortillak aurkeztea.

14:00 Umeentzako bazkaria.

14:00 Sukalkia aurkeztea.

16:00 Mikel Llodioren oroimenezko I Txapelketa Triangularra, Athleticen instalazioetan. SPORTek antolatua.

16:30 Apar-jaia.

18:00 Dantza-erakustaldia, Lezamako areto-dantzen taldearen eskutik.

19:00 Herri-bingoa.

20:00-21:00 Pintxo-potea, txosnan.

21:00-22:00 Boca Beats-en umorezko ikuskizuna.

22:30 Sorgina erretzea eta suak.

23:00 Dj Bene.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).