Uriarte Gordon, Baqué torneoren irabazlea

a: Nexis 2023ko urr. 9a, 12:13

Barikuan, irailak 6, Cafés Baqué torneoa egin zen 36. aldiz, Durangon. Adrian Uriarte Gordon sondikoztarra gailendu zen afizionatu mailan eta gazte kategorian, Zaratamoko Aner Iglesiasi 3 eta 22 irabazita. Uriarte Lezamako Pelota Klubeko pilotaria da. Gazteak partida bikaina egin zuen hasieratik eta azkar lortu zituen 22 tantoak.