Urriaren 25ean, “Zer gertatzen zaigu gizonoi generoaren kontu honekin?” ekintza izango da Lezaman, eta bertan maskulinitate berriak hausnartuko dituzte. Saioa 18:00etatik 20:00etara izango da Uribarri Topalekuan, eta izena emateko, berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi behar da, edo 688 654 649 telefono-zenbakira whatsappa bidali. Izena ematea urriaren 20a baino lehen egin behar da. Moreak talde feministak, Lezamako Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako ekintza da.