Lan-eskaintzak Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 11a, 12:56

Lezamako Udalak administrari laguntzaile bat eta herri-lanetako peoi bat kontratatuko ditu 2023ko Txorierriko Enpleguko Eskualde Planaren harira. Bi langileak bost hilabetean kontratatuko ditu, jardunaldiaren % 50ean eta, aurreikuspenaren arabera, abenduaren amaieran hasiko dira lanean. Lan-eskaintzak Lanbidek kudeatuko ditu parekatze automatikoaren bidez eta enplegu-eskaintza bere webgunean zabalduz. Izena ematea urriaren 16tik 22ra arte egin daiteke.

Administrari laguntzailearen postuari dagokionez, langileak espedienteak-eta digitalizatu beharko ditu; zereginetan gutxienez sei hilabeteko eskarmentua izatea hartuko da kontuan. Bestalde, herri-lanetako peoiaren zeregina izango da laguntza ematea udal-instalazioak eta -guneak birgaitzeko, pintatzeko eta mantentzeko; kasu honetan ere sei hilabeteko eskarmentua izatea baloratuko da.

Hautagaiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute kontratua hasi aurreko egunean, eta erakundearen eremu geografikoan bizi. Gainera, 2022ko deialdian udal berak kontratatu bazituen, ezin izango dute aurtengo deialdian parte hartu. Informazio gehiagorako, lanbidera eta EGAZ Txorierrira jo daiteke, eta 945 160 600 telefono-zenbakira deitu (EABAren marka beharrezkoa da).  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).