Urdaibaiko Guggenheim museoa hizpide Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 24a, 11:08

Gaur, urriak 24, Urdaibaiko biosfera Erreserban altxatu nahi den Guggenheim museoari buruzko hitzaldia izango da Lezaman. Hizlari Guggenheim Urdabai Stop herri-mugimenduko Eider Gotxi ibiliko da, eta egitasmoa bertan behera uzteko zergatik eskatzen duten azalduko du bertan. Hitzaldia 19:30ean izango da kultur aretoan. Lezama Bizirik auzo-elkarteak, Lezamako Udalak eta Guggenheim Urdabai Stopek antolatutako ekimena da.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).