“Bizkaiari begira” programak lurraldearen erretratua egiten du adierazpen artistikoen bidez, XVIII. mendeko azken hamarkadatik XXI. mendeko lehen hamarkadara arte. Besteak beste, jaso dira bertan landa-guneak, Kantauriko kostaldea eta portuak, hiri-eta industria-paisaiak eta hainbat udalerritako eta eskualdetako irudiak. Bizkaiko jendea eta lanbideak zein jarduerak ere azaltzen dira erakusketan: itsasoko jendea, nekazariak, langileak, prozesioak, erromeriak, estropadak eta bertsolaritza, batzuk aipatzearren.
Artearen Ibilbideak Arte Ederren Museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzioak eskaintzen ditu espazio publikoetan. Erreprodukzio bakoitzarekin batera dagokion kontserbazio-iruzkina dago. Iruzkin hori QR kode baten bidez ere lortu daiteke, eta kode horrek museoaren webgunean guztirako sarbidea ematen du. Erakusketa ibiltaria da eta dagoeneko Bizkaiko hainbat herritan izan da, adibidez, Gernikan, Basaurin eta Bakion.