Masterclassa Lezamako pump track-ean

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 3a, 11:22

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, azaroaren 12an, 10:00etatik 14:00etara, masterclassa egingo da Lezamako pump track-ean. Hamabi urtetik aurrerako lagunentzako saioa da eta maila bi bereiziko dira: hastapena eta hobekuntza. Kategoria bakoitzeko saioak ordubete eta 45 minutu iraungo du, eta besteak beste, mugimendu-patroiak, jokoak eta txanda kronometratuak egingo dira. Hasierako mailari lotutako saioa 10:00etan hasiko da, eta maila aurreratuarena, 12:00etan. Pump track ondoan dagoen panel informatiboan QR kodea ipiniko da bideo-tutorialetan sartu ahal izateko. Izena ematea hemen egin behar da.