Zineforuma Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 3a, 11:36

Gaur, azaroak 3, zineforuma egongo da, 18:30ean, Lezamako Kultur Aretoan. Bertan, Estibaliz Urresola Solagurenen 20.000 especies de abejas filma ikusteko aukera egongo da. Pelikulak ume transexualen haurtzaroa du hizpide, Cocóren historiaren bitartez. Filmak hainbat sari jaso ditu, esaterako, Zinemaldian, Helsinkiko Zine Jaialdian eta Seuleko Umeen Zine Jaialdian; eta izendatu dute Europako Zinemaren Akademiaren Sarietara eta LUX Europako Sarietara.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).