Barikuan, azaroak 3, Lezamako Eskualde Txapelketaren lehen jardunaldia izan zen; txapelketa Lezamako Pelota Klubak antolatu du 64. aldiz. Promesen kategorian Bikandi eta Bullon segurtasunez ibili ziren kantxan eta 22 eta 15 irabazi zieten Odriozolari eta Egigureni. Bestalde, senior kategorian, Amiano eta Albeniz 22 eta 20 nagusitu ziren Astizen eta Penalverren aurkako partidan. Lau pilotariek egin zuten partida bikaina, harik eta azken tantuetan Amianok eta Albenizek garaipena lortu zuten arte.