Ordenantza fiskalen aldaketa, Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 7a, 11:32

Ordenantza fiskalen eta prezio publikoen ordenantza 2024. ekitaldirako aldatzeko asmoa du Lezamako Udalak. Kontsulta publikoaren epea abenduaren 19ra arte izango da zabalik, eta hura amaitu ondoren, udalbatzak behin betiko erabakia hartuko du aurkeztutako erreklamazioak ebatziz. 

Aldaketak hurrengo arlo hauek arautzen dituzten ordenantzetan izango du eragina: trakzio mekanikoko ibilgailuak; jarduera ekonomikoak; eraikuntza, instalazioak eta obrak; zerbitzu publikoak eskaintzeagatik eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak; kultur jarduerak eta zerbitzuak; eta kultura arloko ikastaroak, tailerrak eta jarduerak.  Aldaketa 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Informazio gehiagorako, hona jo daiteke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).