Indarkeria matxistaren aurkako aldarria

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 27a, 12:49

Txorierriko talde feministak kalera atera ziren zapatuan, azaroak 25, indarkeria matxista salatzeko eta emakumeen kontrako indarkeria behingoz ezabatzeko eskatzeko. Adibidez, Zapata Gorriakek eta Lagunandrek deituta, ekintza egin zen Zamudion, indarkeria matxistaren aurkako bitrinaren aurrean; eta Koxak talde feministaren antolatuta, ekintza izan zen Derion. Irudietan, Burrundadie Lezamako taldeak egindako batukada-saioa jaso da. Horrezaz gainera, antzerki-performancea izan zen Ausartak antzerki-taldearen eskutik, eta elkarretaratzea. Moreak talde feministak, Lezamako Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako ekintzak izan ziren.