Hamar urte bete dira Igor Urrutikoetxea Urruti lezamarra Brasilen hil zela, istripu baten ondorioz. Senideek eta lagunek lore-eskaintza egingo dute bihar, azaroak 28, Urruti gogora ekartzeko. Hitzordua 16:45ean ipini dute Oxangoitin eta handik Urrutiren omenez landatutako haritzeraino abiatuko dira lore-eskaintza egitera. Bestalde, zapatuan, abenduak 2, 12:00etan, Oxangoitin batuko dira berriro, haritzeraino joateko, eta han ekitaldia egingo dute. Ondoren, bertso-bazkaria izango da. Era berean, Sahara, Kurdistan eta Palestinari lotutako erakusketak ipiniko dira Oxangoitin.