Ohikoa denez, Lezamako Udalak eta Lezama Saretzen elkarteak kanpaina solidarioa antolatu dute Gabonei begira. Gaurtik, azaroak 27, eta abenduaren 15era, bost euroko txartelak ipiniko dira herriko saltokietan salgai, eta erosleek Gabonetako saski baten zozketan hartuko dute parte. Zozketa abenduaren 18an izango da udal-liburutegian. Batzen den dirua beharrizana duten Lezamako familietara zuzenduko da.