Lehen kategorian, Lemoako Etxebarriak eta Munitibarreko Bernaolak 22 eta 18 irabazi zieten barikuan, abenduak 1, Eguigureni (Azpeitia) eta Lizeagari (Hernani) Lezaman. Oso partida lehiatsua izan zen eta lau pilotariak oso ondo ibili ziren. Promesen kategoriko partida, berriz, bizitasunik gabekoa izan zen: Iglesiasek eta Elorzek (Zaratamo) 22 eta 2 irabazi zieten Gorostidi eta Plazaola amezketarrei. Barikuan, Eskualde Txapelketaren bosgarren jardunaldia izan zen Lezaman.