Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak argazkilaritza-ikastaroa antolatu du abenduaren 14rako eta 20rako. Argazkiak sakeleko telefonoa erabilita egiten ikasiko da, eta saioak 17:00etatik 20:00etara izango dira. Gainera, argazkirik onenak saria izango du. Leku mugatua dago eta izena ematea bihar arte egin daiteke zorrizketan@gmail.com helbide elektronikora idatzita.