Lezamako Ludotekak Tximiparkera irteera antolatu du abenduaren 28rako, 10:00etatik 13:30era. Irteerak 7,5 euro balio ditu eta izena ematea abenduaren 20ra arte egin daiteke Ludotekan. Bestalde, Gazteguneak Jumpyard-era irteera antolatu du urtarrilaren 2rako. Ekintzak 12,5 euro balio ditu eta izena ematea abenduaren 15ean, 16an, 22an eta 23an, 17:00etatik 21:00etara, egin daiteke Gaztegunean; eta abenduaren 17an, 17:00etatik 20:00etara.