Pilota-partidak Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko abe. 14a, 10:32

Barikuan, abenduak 15, Eskualde Txapelketaren zazpigarren jardunaldiaren pilota-partidak izango dira Lezamako frontoian. Promesen kategorian, Ramirez (Sopela) eta Galarza (Larraun) norgehiagoka arituko dira Armaolearen eta Salcedoren kontra (Irurtzun). Lehen mailan, bestalde, Alderdi eta Gabirondo (Tolosa) Uriberen (Gazteiz) eta Emaldiren (Lemoa) aurka ibiliko dira. Partidak 19:00etan hasiko dira.