Gaur, abenduak 15, Gabonetako argiak piztuko dute arratsaldeko 7etan, Lezaman. Aldez aurretik, 18:00etan txokolatada egongo da, eta jarraian, Ludotekako umeek liburutegiko eta udaletxeko zuhaitzak atonduko dituzte. Ekintzak Hilario Astorki plazan egingo dira.