Gaur, abenduak 22, Eskualde Txapelketaren zortzigarren jardunaldia izango da Lezamako pilotalekuan, 19:00etan. Promesen kategorian, Aranbarri (Azkoitia) eta Arroita (Ataun) norgehiagoka ibiliko dira Iraetaren (Lazkao) eta Segurolaren (Billabona) kontra. Bestela, lehen mailan Zubizarretak (Lazkao) eta Lizeagak (Astigarraga) jokatuko dute Apezetxearen (Goizueta) eta Urruzolaren (Usurbil) kontra.