Eskualde Txapelketaren bigarren final-laurdenak

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 4a, 13:43

Lezamako Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta barikuan, urtarrilak 5, bigarren final-laurdenak jokatuko dira. Promesen kategorian, Lezamako Pilota Klubeko Busketek Sopelako Bilbao izango du bikotekidea, eta Armaolearen (Lazkao) eta Salcedoren (Irurtzun) kontra ibiliko dira. Lehenengo mailan, bestalde, Egigurenek (Azpeitia) eta Lizeagak (Astigarraga) jokatuko dute Etxebarriaren (Lemoa) eta Bernaolaren (Munitibar) aurka.