Hormaetxe lezamarra, Eskualde Txapelketaren hirugarren final-laurdenetan

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 11a, 10:53

Lezamako Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta Lezamako Pelota Klubak jakinarazi du hirugarren final-laurdenetan norgehiagoka arituko diren pilotariak nortzuk diren. Promesen kategorian, Ibarluzea (Lazkao) eta Canseco (CP Titin) ibiliko dira Aranbarriren (Azkoitia) eta Arroitaren aurka (Ataun). Lehen mailan, bestalde, Lezamako klubeko Hormaetxek Uriondo (Munitibar) izango du bikotekidea, eta Amianok eta Albenizek (Tolosa) osatutako bikotearen aurka jokatuko dute. Partidak bihar, urtarrilak 12, izango dira Lezamako frontoian, 19:00etatik aurrera.