Barikuan, urtarrilak 12, Eskualde Txapelketaren hirugarren final-laurdenak izan ziren Lezamako frontoian. Promesen kategorian, Ibarluzea (Lazkao) eta Canseco (CP Titin) 22 eta 3 nagusitu ziren Aranbarriren (Azkoitia) eta Arroitaren aurka (Ataun). Bestalde, lehen kategorian ere alde handia egon zen bikoteen artean: Hormaetxek (Lezama) eta Balerdik (Soraluze) 22 eta 7 irabazi zieten Amiano eta Albeniz tolosarrei.