Palestinari buruzko erakusketa Lezaman

Aikor aldizkaria

Hamar urte bete dira Igor Urrutikoetxea Urruti lezamarra istripu baten ondorioz Brasilen hil zela. Aurreko urteetan moduan, lagunek azarotik hona zenbait ekintza antolatu dituzte Urruti gogora ekartzeko. Ekintza-sorta horren baitan, Palestinari buruzko argazki-erakusketa antolatu dute eta hura Oxangoiti tabernan ipini dute ikusgai.