Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 25a, 09:06

Eta bihar, urtarrilak 26, lehenengo finalerdiak izango dira 19:00etatik aurrera herriko frontoian. Promesen kategorian, Bilbao (Sopela) eta Busket (Lezama) arituko dira Uriarteren (Lezama) eta Garañoren (Ultzama) kontra. Lehen mailan, bestalde, Hormaetxek (Lezama) eta Balerdik (Soraluze) Gutierrezen (San Cosme) eta Aizpururen (Tolosa) kontra jokatuko dute.