Talo-tailerra Berbalagunen eskutik

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 6a, 10:52

Berbalagun egitasmoaren arduradunek talo-tailerra antolatu dute otsailaren 17rako. Tailerra Lezamako baserri batean egingo dituzte, eta, jakina, taloa egiten ikasteaz gainera, egindakoa dastatuko dute. Izena emateko eta informazio gehiagorako, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena ematea edozein momentutan egin daiteke, hala ere, hobe da denboraz egitea.