Taldeak aurkeztuko ditu barikuan Zorribikek

a: Zorribike 2024ko ots. 27a, 14:29

a: Zorribike

Zorribike Lezamako txirrindulari kirol taldeak jakinarazi duenez, barikuan, martxoak 1, aurkeztuko ditu kadete/junior mailako ZB_Simal-Tecman Cooperation XCO Team taldea eta 23 azpiko/elite mailako ZB_Cardiva Group Cycling Team taldea. Aurkezpena Euskaldun Berria plazan, udaletxearen atzean, egingo da 18:30ean; eta eguraldi txarra badago, Kultur Aretoan. Aurkezpena amaituta, kopaua eskainiko da. Ekitaldira joango dela esatea eskatu du Zorribike taldeak: zorribike@zorribike.com