Lezamako Gaztelekuak bolo-jokoan aritzeko irteera antolatu du martxoaren 25erako. Portugaleteko Ballonti merkataritza-gunean dagoen bolatokira joango dira. Izena ematea Gaztelekuan egin behar da martxoaren 1ean, 2an, 8an eta 9an, 18:00etatik 22:00etara, eta martxoaren 3an eta 10ean, 17:30etik 20:30era. Gutxienez, 10 parte-hartzaile beharko dira irteera egiteko. Ekintzak bederatzi euro balio ditu, eta prezioaren barne daude zapatak, bi partida eta edariak.