Aste Santuko txoko txikia antolatu da Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko mar. 4a, 14:10

`Umeentzat lanean´ Lezamako gurasoen elkarteak Aste Santuko txoko txikia antolatu du datozen oporrei begira. Txoko txikia martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era egingo da. Lehen asteak 90 euro balio ditu; bigarrenak, 112 euro; eta bi asteek, 178 euro. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, baina umeak goizago, 08:00etatik 09:00etara, hartzeko zerbitzua ere egongo da: lehen astean, 18 euro balioko ditu; bigarren astean, 24 euro; eta bi asteetan, 42 euro.

Izena ematea zabalik dago eta martxoaren 18ra arte egin daiteke, lezamakogurasoak@gmail.com helbide elektronikora idatzita; gutxienez zazpi ume egon beharko dira egitasmoa egiteko. Bestalde, bigarren seme-alabatik aurrera % 20 deskontua egingo da. Lezamako eskolako ikasleentzat zein herriko umeentzat da txoko txikia, eta natura eta artea izango ditu ardatz nagusitzat.