Antzerkia eta bertsolaritza Lezaman, Martxoaren 8a ospatzeko

a: Lezamako Udala 2024ko mar. 5a, 10:52
a: Lezamako Udala

Moreak Lezamako talde feministak eta Lezamako Udalak elkarretaratzera deitu dute martxoaren 8rako. Elkarretaratzea 18:00etan izango da Hilario Astorki plazan. Horren ostean, Ausartak antzerki-taldeak Sirimiri y chaparrón antzezlana aurkeztuko dute, 19:30ean, Kultur Aretoan. Martxoaren 10ean, bestalde, bertso-saio feminista izango da 12:30ean, Kultur Aretoan. Saioan Josune Aramendi, Oihana Bartra eta Ane Labaka bertsolariek hartuko dute parte; gai-jartzaile Idoia Anzorandia ibiliko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).