Aimar, Azken Barikuak kontzertu-sailean

a: Azken Barikuak 2024ko api. 24a, 11:02

a: Azken Barikuak

Oxangoiti Lezamako kultur elkarteak Azken Barikuak kontzertu-saila antolatzen du hilero. Apirilaren azken barikuan, hilak 26, Aimar izango da Oxangoitin, ekimenaren baitan, bere bakarkako lehen lana aurkezten. Aimar Dientes de Luna taldeko kidea izan da. Gernikarrak rock estiloko abesti intimoak batu ditu diskoan. Kontzertua 20:30ean hasiko da.