Uda Txikian eta Gaztean izena emateko epea zabalik Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko maiatzaren 6a

Lezamako Udalak jakinarazi duenez, Uda Txikia izango da ekainaren 24tik uztailaren 19ra, eta Uda Gaztea, ekainaren 24tik uztailaren 12ra; 09:30etik 14:15era. Gaur, maiatzak 6, zabaldu da programetan parte hartzeko izena ematea eta maiatzaren 17ra arte izango da zabalik. Izen-ematea liburutegian egin daiteke 16:00etatik 19:30era, edo online. Uda txikia da 4 urtetik 11 urtera bitarteko umeentzako programa, eta Uda Gaztea, 12 urtetik 16 urtera bitartekoentzat. Tarifak hemen kontsultatu daitezke.