Barikuan, maiatzak 24, Udaberri Dantza Plaza ekimenaren bigarren edizioa egingo da Lezaman. Ziortza eta Leire trikitilariak eta pandero-joleak girotuta, ekintza iluntzeko 8etan hasiko da On Eginen eta Euskaldun berriaren plazan amaituko da. Euskal dantzak eta abestiak nagusi izango dira eta taloa jateko aukera ere egongo da. Lezamako Udalak, Kurutze dantza-taldeak eta Zorrizketan euskara elkarteak antolatutako ekintza da.