Ekainaren 13an, 16:30etik 18:30era, erorikoak ekiditeko tailerra egingo da Lezamako udaletxeko sotoan. Tailerra Osakidetzako langileek emango dute eta azalduko dute erorikoak zergatik gertatzen diren eta nola ekidin. Ariketa fisikoa egitearen onurak ere izango dituzte hizpide, baita erorikoak ekiditeko aholkuak eta materialak ere. Izena ematea Nagusien Etxean egin behar da.