Brigada feminista sortuko da Lezamako jaiei begira

Aikor aldizkaria 2024ko maiatzaren 31

Hamazortzi urtetik gorako emakumeek parte hartu ahalko dute brigada feministan. Hori irailaren 6an eta 7an izango da martxan, 22:00etatik 06:00etara, eta hiru orduko txandak egingo dira. Helburua da eraso matxistei aurre egitea. Brigadan feministan parte hartu nahi duenak 688 654 649 telefono-zenbakira deitu dezake izena emateko. Moreak talde feministak, Lezamako Udalak eta Berdintasun Kontseiluak sustatutako ekintza da.