Sariketara 11 lan aurkeztu dira, eta horien artean Ruizen ipuin-sorta aukeratu du epaimahaiak. Hainbat ipuin laburrek osatutako kontakizuna da Pellokeriak lana, eta guztietan Pello izeneko mutikoa da protagonista. Ipuinetan hainbat gai agertzen dira, hala nola eskola, familia, bullying-a eta zahartzaroa, eta guztietan umorea eta samurtasuna nabarmentzen dira.
Ruben Ruiz 1973an jaio zen Gasteizen eta Nafarroako Basaburuan bizi da gaur egun. Irakaslea da, eta hainbat libururen egilea; esaterako, Anekdotak haur-literaturaren ipuin-bilduma eta Beti mugan eleberria.
Mikel Zarate haur-literatura saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten, Mikel Zarate herriko idazle eta kultura-bultzatzailearen omenez. Aurten sariketaren hamaikagarren edizioa bate da. Orain dela bi urte Lur Gallastegik irabazi zuen, eta epaimahaiak saria hutsik utzi zuen iaz.