Argi-sableen borroka izango da ekainaren 16an Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 7a, 14:22

a: Ludosport

LudoSport borroka-kirola da eta uztartzen ditu arte martzialak eta Star Wars saga zinematografikoaren argi-sableak. Mankomunitateko Esku-hartze komunitarioko GazteEkin programaren eskutik, ekainaren 16ean Estatuko txapelketa egingo da Lezamako frontoian. Txapelketa 11:00etatik 14:00etara izango da, eta bertan Estatutik etorritako 50 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte. Lehenengo aldia da Euskal Herrian halako txapelketa bat egingo dena.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).